miércoles, 21 de enero de 2009

Arrigorriaga ezagutu

Aurten Arrigorriagako Udalak egutegi bat atara du herriko argazkiekin. Oso polita, egia esanda. Gauza da amaieran lehiaketa bat dagoela; argazkiak izenik gabe daude eta Arrigorriaga benetan ezagutzen dugula frogatzeko, irudietan agertzen diren lekuei izena jarri behar diegu.
Guztiak herrian ataratako argazkiak direla dudarik ez dago; hala ere, uste dut gure herria ezagutzearen mugak gainditu egin dituztela honako argazki hau jartzean!

Dena den, asmatu duten guztien artean bi argazki-kamera eta bi bideo-kamera digital zozketatuko dira otsailaren 12an.



Argazkiak Asier Camacho basauritarrak egin ditu.

jueves, 15 de enero de 2009

Bizkaia: Gaur, Abadiño


Abadiño hego-ekialdean kokatzen da, Durangaldeko eskualdean. 36.26 metro karratuko hedapena du eta 2006ko datuek diote 7163 abadiñarrek osatzen dutela herria. Ibaizabal ibaiaren zati bat hartzen du. Zaldibarretik datorren Zaldu erreka Ibaizabali batzen zaion tokian aurkitzen da Abadiño, eta Urkiolako parke naturala ere hartzen du mediterranear isurialdearekin eta kareharri hormekin. Inguruan dauden mendien arteak aipagarriak dira Alluitz (1.040m), Aitz Txiki (791m) eta Untzillaitz (934m).

Leku interesgarriak

Muntsaratzeko Dorrea
Santos Antonios Santutegia
Conjunto Juradero de Gerediaga
Torcuato Martir Santuaren Eliza
Astolazubia
Kanposantua


Argazkian Gerediagako landa

Bizkaiko herrialdeak

Urte hasierarekin batera, atal berri bat estreinatuko dut blog honetan. Bizkaian dauden herrialde guztiak aipatuko ditut bakoitzari buruzko laburpentxo bat eginez. Askotan hain hurbil ditugun lekuak ez ditugu ezagutzen eta herri guztiek zertxobait berezia dute.

Bidaiatzea, hurbil zein urrun, osasuntsua delako gure barnea aberasteko.