martes, 9 de diciembre de 2008

Umorezko laburmetraien jaialdia

Abenduan gauz eta Arrigorriagan hilabete honek duen ekitaldirik bereizgarriena Umorea Laburrean da. Gaur bertan izango da VII. edizioaren estreinaldia, 20.00etan. Bertan proiektatuko diren laburmetraiak umorezko euskal laburrik onenetan sailkaturikoak izango dira: "Amor de Madre", "Badurdea", "La primera vez", "Sintonia", "Topeka", "Looking for Chencho" eta "¿Por qué no tiene novia Iñigo Martín ?".

Lanbarri Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldi honetan edonork parte hartu dezake laburmetraia bat aurkeztuz. Gainera, ikusleentzat sarrera dohainekoa da. Jaialdiaren azken egunean, 13an, sarien banaketa egingo da.