martes 11 de noviembre de 2008

Zientzia bizi!

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea ospatzen ari da aste honetan Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bizkaiko hiriburuan, Arriaga alboan jarritako karpan ospatuko da. Gaur egungo gizartean aurkitu dezakegun teknologi aurrerakuntzak eta berrikuntzak zientzian oinarritzen dira, beraz aste honetan zehar, azaroaren 10etik 16ra arte zehazki, zientzia guztion parte izan nahi da, guztioi gerturatu nahi da.

Karpan, stand ezberdinak aurkituko dira; zientifikoak eta teknologikoak. Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikertzaileek gai zientifikoak aurkeztuko dituzte. Teknologikoak aldiz, enpresa ezberdinak.

Helburua zientzia ukitu, gozatu eta ulertzea da, horregatik stand bakoitzean jokoak eta esperimentuak egingo dira horra hurbiltzen direnentzat, zientziaren parte-hartzea sustatzeko.

Astearen VII. edizioaren ardatz nagusia Lehengaia da: Naturan sortutako baliabideak eta giza baliabide eta gaitasunak, hain zuzen ere.

Zientzia Astea, teknologia, berrikuntza eta zientziara orokorrean hurbiltzeko ezinbesteko aukera da, beraz blog honetatik zientzia bizitzera animatzen zaituztet.